Zumaia oso gaizki Kontxako sailkatze estropadan: hamabosgarren

Bukatu du denboraldia Zumaiak eta hala hobe. Oso justu amaitu dutelako. Gaurkoa adibide. Kontxako sailkatze estropadan 15. izan da. Adibide bat besterik ez da, baina sasoi guztian atzetik nabarmen izan duen Arkotek aurrea hartu dio gaur. Aurrena atera da Telmo Deun, eta bigarren luzean pasatu egin du Kaikuk, minutu bat lehenago abiatu arren zumaiarrak.

Iganderako hauek sailkatu dira: Kaiku, Urdaibai, Castro, Orio, Pedreña, San Pedro eta Hondarribia. Igandeko bi txandak honela gelditu dira: aurrenekoan, Urdaibai, Pedreña, Hondarribia eta Donostiarra. Bigarrengoan, Kaiku, Castro, Orio eta San Pedro.

Luxiaren azterketa gaurkoaz: “Ezer ez esatea da onena. Ez joan eta ez etorri, ez dugu ezer egin. Oso justu bukatu dugu denboraldia. Kaiku ere gainean izatea ez zen lagungarri izango. Bagenekien ia ezinezkoa zela sailkatzea, eta agian, etsita ere atera gara. Kontuak kontu, oso estropada txarra egin dugu”.

Gaurko sailkapena: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?temp=11&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&cat=4

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude