Bihar, arraunlari guztiak lehiaketan… haizeak uzten badu

Bihar bete-beteko eguna izango da Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlarientzat. Denak izango dira lehiaketan. Senior gizonezkoen bi traineruak Orion ariko dira, bertako 16. Jaitsieran. 68 ontzi aterako dira denera, erlojuaren aurka. Zumaia B 16:09an hasiko da lehian, eta Zumaia A 16:28an. Irteerako zerrenda hemen dago: http://estropa.net/berriak/archive/2010/02/25/oriako-xvi-traineru-jaitsiera-irteera-eta-ordena-ofiziala/Gainerako arraunlariak Errenterian izango dira, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan: infantil, kadete eta jubenil gizonezkoak, eta jubenil-senior emakumezkoak. 15:00etan hasiko da estropada.Hori guztia aurreikusten da biharko, baina haize handia ere iragarrita dago. Eta ikusi egin beharko da estropadak jokatuko diren edo ez. Bizkaian, esaterako, bertan behera utzi dute bertako Batel Ligako estropada.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude