Lehen hiru postuetatik kanpo

Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako batel ligako bosgarren estropada, Trintxerpen. Zumaiarrak ez ziren lehen hiru postuetan sartu. Emakumezkoetan, jubenil-seniorretan, laugarren eta bosgarren izan ziren. Gizonezkotan, infantilak, bederatzigarren izan ziren, kadeteak laugarren, eta jubenilak zazpigarren. Ligako sailkapenean, emakumezkoak honela daude sailkatuta: Zumaia B hirugarren da, eta Zumaia A laugarren. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia zazpigarren dago; kadeteetan, hirugarren; eta jubeniletan, bosgarren.Hurrengo estropada, seigarren jardunaldia, datorren zapatuan da, 15:00etan, Zokoan (Lapurdi).Estropadako argazkiak hemen daude: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Trintxerpe060310#Argazkilaria: Klaudia Egirao.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude