Garaipenik ez Getarian

Zazpigarren estropada jokatu da gaur Getarian Gipuzkoako batel ligaren baitan, eta zumaiarrek ez dute garaipenik bildu. Emaitza onena emakumezkoek egin dute: bigarren jubenil-seniorretan; maila berean, beste batela bosgarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du). Gizonezkoetan, kadeteek egin dute lan onena, hirugarren izan dira-eta (Getaria nagusitu da); infantilak seigarren izan dira (Zarautzek irabazi du), eta jubenilak zazpigarren (Getaria izan da onena).Ligako sailkapenetan, honela daude zumaiarrak: Zumaia B aurrena da emakumezkoetan, eta Zumaia A bosgarren. Gizonezkoetan, infantiletan, zazpigarren da Zumaia (Pasai Donibane da buruan); kadeteak hirugarren daude (Ilunbe da lider); eta jubeniletan zazpigarren dira zumaiarrak (San Pedro doa lehenen).Hurrengo estropada Zumaian da, datorren zapatuan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude