San Miguel ligako eta Euskotren ligako egutegiak onartu dituzte gaur

Zumaian, abuztuaren 1ean izango dira San Miguel ligako estropada eta Euskotren ligakoa.Hemen egutegiak: TKE LIGAKO EGUTEGIA:·Uztailak 3: Bilbo ·Uztailak 4: Telefonica Bandera (Donostia) ·Uztailak 10: Pedreña ·Uztailak 11: Astillero ·Uztailak 17: Moaña ·Uztailak 18: Galizia ·Uztailak 24: Pasai Donibane ·Uztailak 25: Pasai San Pedro ·Uztailak 31: Getxo ·Abuztuak 1: Zumaia ·Abuztuak 14: Zarautz ·Abuztuak 15: […]

Zumaian zumaiarrak nagusi

Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, eta zumaiarrak nagusi izan dira senior gizonezkoetan. Lehen aldiz lehiatu dira aurten maila horretan, eta aise menderatu dituzte sanjuandarrak, 13 segundoko aldearekin.Beste mailetan, emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia B bigarren izan da, eta Zumaia A laugarren (Tolosaldeak irabazi du). Gizonezko beste mailetan, infantiletan, seigarren izan dira etxekoak […]

Senior gizonezkoen batela ere ariko da gaur, etxeko estropadan

Gaur, 17:00etan hasita, Zumaian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada. Etxekoen artean berritasunarekin, gainera. Izan ere, senior gizonezkoen ontziak parte hartuko du, sasoi honetan aurrenekoz. Maila horretan sei batel lehiatuko dira; orain arte, lau aritu izan dira (Mutriku, Kiriko, Hernani eta Fortuna). Zumaiarrekin batera, San Juan A ere lehian izango da, eta etxekoen eta […]