Zumaian zumaiarrak nagusi

Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, eta zumaiarrak nagusi izan dira senior gizonezkoetan. Lehen aldiz lehiatu dira aurten maila horretan, eta aise menderatu dituzte sanjuandarrak, 13 segundoko aldearekin.Beste mailetan, emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia B bigarren izan da, eta Zumaia A laugarren (Tolosaldeak irabazi du). Gizonezko beste mailetan, infantiletan, seigarren izan dira etxekoak (Orio Ak irabazi du), kadeteek bosgarren egin dute (Ilunbe izan da onena), eta jubenilak hirugarren izan dira (Ilunbek irabazi du).Ligako sailkapenetan, honela daude zumaiarrak: emakumezkoetan, lider da Zumaia B, eta laugarren Zumaia A. Gizonekoetan, infantiletan, zazpigarren dira etxekoak; kadeteak, hirugarren, eta jubenilak, zazpigarren.Bederatzigarren estropada bihar goizean da, 11:00etan, Pasai Donibanen.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude