Emakumezkoek lidertza hartu dute berriz, Pasaian irabazita

Estropada ona izan da gaurkoa Zumaiarentzat Gipuzkoako batel ligan. Pasaian jokatu da, eta emakumezkoetan, jubenil-senior mailan, Zumaia Bk irabazi egin du, eta lidertza berreskuratu bide batez. Zumaia A laugarren sailkatu da.Gizonezkoetan, infantilak laugarren izan dira (San Juan Ak irabazi du), eta kadeteak hirugarren (Ilunbe izan da onena). Jubenilek eta seniorrek ez dute parte hartu gaur.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude