Zumaia A bosgarren Pasai San Pedron, eta Zumaia B 13.

Oso emaitza ona lortu du Zumaia Ak Pasai San Pedroko traineru jaitsieran. Bosgarren egin du. Urdaibai izan da onena, Orioren aurretik. Zumaiarren lan ona azaltzeko bi datu: Castrok, hirugarrenak, lau segundo besterik ez die atera, eta San Juanek, laugarrenak, segundo bakarra. Zumaiarren atzetik San Pedro sartu da, lau segundora.Zumaia Bk ere lan ona egin du. Bere ligako denak atzean utzi ditu, San Juan B izan ezik. 13. bukatu dute zumaiarrek.Sailkapenak, hemen: http://www.todoremo.com/resultados.php?id_regata=4294&id_categoria=1

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude