Gipuzkoako ligako txapeldun

Gipuzkoako batel liga irabazi dute Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezkoek. Jubenil-senior mailan onenak izan dira. Gaur zuten azken estropada, Donostian, eta txapelketa biren arteko kontua zen: zumaiarrek edo tolosarrek zituzten irabazteko aukerak. Azkenean, zumaiarrak izan dira onenak. Segundo pasatxoko tartea atera diete Tolosakoei, eta horri esker, liga irabazi dute. Gaurko estropadaren aurretik Tolosaldea aurretik zen, puntu […]