Zumaian zumaiarrak nagusi

Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, eta zumaiarrak nagusi izan dira senior gizonezkoetan. Lehen aldiz lehiatu dira aurten maila horretan, eta aise menderatu dituzte sanjuandarrak, 13 segundoko aldearekin.Beste mailetan, emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia B bigarren izan da, eta Zumaia A laugarren (Tolosaldeak irabazi du). Gizonezko beste mailetan, infantiletan, seigarren izan dira etxekoak […]

Senior gizonezkoen batela ere ariko da gaur, etxeko estropadan

Gaur, 17:00etan hasita, Zumaian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada. Etxekoen artean berritasunarekin, gainera. Izan ere, senior gizonezkoen ontziak parte hartuko du, sasoi honetan aurrenekoz. Maila horretan sei batel lehiatuko dira; orain arte, lau aritu izan dira (Mutriku, Kiriko, Hernani eta Fortuna). Zumaiarrekin batera, San Juan A ere lehian izango da, eta etxekoen eta […]

Garaipenik ez Getarian

Zazpigarren estropada jokatu da gaur Getarian Gipuzkoako batel ligaren baitan, eta zumaiarrek ez dute garaipenik bildu. Emaitza onena emakumezkoek egin dute: bigarren jubenil-seniorretan; maila berean, beste batela bosgarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du). Gizonezkoetan, kadeteek egin dute lan onena, hirugarren izan dira-eta (Getaria nagusitu da); infantilak seigarren izan dira (Zarautzek irabazi du), eta jubenilak […]

Emakumezkoek irabazi egin dute Sokoan

Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu da gaur Sokoan (Lapurdi), eta Zumaia Bk irabazi egin du, emakumezkoen senior-jubenil mailan; Zumaia A bosgarren izan da maila berean. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia seigarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du); kadeteek laugarren bukatu dute (Ilunbe izan da onena); eta jubenilek ere laugarren egin dute (Tolosaldea A gailendu da).Sailkapen nagusian […]

Lehen hiru postuetatik kanpo

Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako batel ligako bosgarren estropada, Trintxerpen. Zumaiarrak ez ziren lehen hiru postuetan sartu. Emakumezkoetan, jubenil-seniorretan, laugarren eta bosgarren izan ziren. Gizonezkotan, infantilak, bederatzigarren izan ziren, kadeteak laugarren, eta jubenilak zazpigarren. Ligako sailkapenean, emakumezkoak honela daude sailkatuta: Zumaia B hirugarren da, eta Zumaia A laugarren. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia zazpigarren dago; kadeteetan, hirugarren; eta […]