Gipuzkoako txapelketa irabazteko faboritoen artean

Gaur eta bihar jokatuko da batelen Gipuzkoako txapelketa Pasai San Pedron. Gaur, 16:30ean hasita, sailkatze estropada izango da, eta bihar, finalak, 10:30ean. Zumaiako arraunlariek aukerak dituzte txapelketaren bat edo beste irabazteko. Ligako emaitzak aintzat hartuta, emakumezkoak faboritoak dira, eta gizonezkoetan, senior mailan ere ez dira urruti ibiliko lehen postutik. Beste lau batel ere aterako ditu Zumaiako Arraun Elkarteak: infantil, kadete eta jubenilak gizonezkoetan, eta jubenilak emakumezkoetan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude