Trainerilla estropada ikusgarria, igandean herrian

Ohi bezala, aurten ere jokatuko da trainerilla estropada santelmoetan. 28. ekitaldia izango da igande honetakoa. Denboraldiko aurrenekoa izango da aurtengoa, gainera. 18:30ean hasiko da, eta zortzi ontzik hartuko dute parte, lau txandatan banatuta. Zehaztuta daude txandak:1. San Juan-San Pedro. 2. Zumaia A-Zumaia B.                     3. Hondarribia-Orio. […]

Lau batel Euskadiko txapelketara

Datozen larunbatean eta igandean jokatuko da batelen Euskadiko txapelketa. Sestaon lehiatuko dira arraunlariak, eta bertan hartuko dute parte Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzik. Emakumezkoetan, jubenilak eta seniorrak aterako dira, eta gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak. Etzi, 16:00etan hasiko da estropada, eta igandean, 11:00etan. Larunbatean, maila bakoitzean lau denbora onena egiten dutenak sailkatuko dira txapelketa irabazteko estropadara, […]