Castro azkarrena San Telmo sarian

Castrok irabazi du trainerilletako 28. San Telmo saria. Orio izan da bigarren, Hondarribia hirugarren, San Pedro laugarren, Zumaia B bosgarren, Kaiku seigarren, Zumaia A zazpigarren eta San Juan zortzigarren. Lehen txandan, San Pedrok erraz irabazi dio San Juani, azken hauek lehen ziabogan kateauta gelditu baitira. Bigarrenean, herriko bi ontzien artean, Zumaia Bk ere nahikoa erraz menderatu du Zumaia A. Hirugarrenean, lehia estua izan dute Oriok eta Hondarribiak, baina oriotarrek aurretik bukatu dute. Laugarren eta azken txandan, Castrok ez du arazorik izan Kaiku oso erraz menderatzeko; Kaikuko patroia Norberto Torres ‘Txirri’ beteranoa izan da, 65 urterekin.Sailkapena:1. Castro 10.03’752. Orio 10.07,923. Hondarribia 10.08,954. San Pedro 10.14,815. Zumaia B 10.16,416. Zumaia A 10.20,147. Kaiku 10.20,628. San Juan 10.32,12

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude