Euskadiko txapeldun ere bai

Zumaiak Euskadiko batel txapelketa ere irabazi du. Emakumezkoek lortu dute balentria orain ere, jubeniletan. Talde berak aurretik Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa irabazi ditu aurten. 2 segundo eskas atera dizkiote Oriori.Sestaon jokatu da estropada, eta zumaiarren ordezkaritza beste bi batel hauek ere osatu dute gaur: emakumezkoetan, seniorrak laugarren izan dira (Tolosaldeak irabazi du), eta gizonezkoetan, kadeteak bigarren egin dute Federazio sarian, finaletara sailkatu ez zirenen artean (Bermeo gailendu zaie 40 ehunekogatik). Infantilak ere aritu dira txapelketan, baina atzo, sailkatze estropadan, ez zuten gaurko finaletan jarduteko txartela lortu (13. izan ziren).

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude