Bost trainerillarekin ligako lehen estropadara

Etzi hasiko da Gipuzkoako trainerilla liga Donibane Lohizunen. 11:30ean ekingo diote lanari arraunlariek. Zumaiatik ordezkaritza handia izango da, bost ontzik hartuko baitute parte. Emakumezkoek bat aterako dute, senior mailan, eta gizonezkoek lau: hiru seniorretan eta bat jubenil-seniorretan (lau jubenil eta bi senior joango dira, patroiarekin batera).Trainerilla denboraldia ekainaren 6ra arte luzatuko da. Ligak zazpi jardunaldi […]

Dena irabazteko asmoz

Emakumezkoek batel denboraldiari erremate paragabea eman nahi diote bihar eta etzi. Espainiako txapelketa jokatuko da Ferrolen (Galizia), eta jubenilak haruntz abiatu dira gaur goizean goiz. Jokatutako dena irabazi dute orain arte, Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa, eta Euskadiko txapelketa. Denboraldia biribiltzeko Espainiakoa falta zaie, eta irabazten saiatuko dira asteburuan. Bihar, 17:00etan dira sailkatze estropadak, […]