Bost trainerillarekin ligako lehen estropadara

Etzi hasiko da Gipuzkoako trainerilla liga Donibane Lohizunen. 11:30ean ekingo diote lanari arraunlariek. Zumaiatik ordezkaritza handia izango da, bost ontzik hartuko baitute parte. Emakumezkoek bat aterako dute, senior mailan, eta gizonezkoek lau: hiru seniorretan eta bat jubenil-seniorretan (lau jubenil eta bi senior joango dira, patroiarekin batera).Trainerilla denboraldia ekainaren 6ra arte luzatuko da. Ligak zazpi jardunaldi izango ditu. Gipuzkoako txapelketa maiatzaren 22an eta 23an izango da, Mutrikun, Euskadiko txapelketa maiatzaren 29an eta 30ean jokatuko da, eta Espainiakoa ekainaren 5ean eta 6an, Villagarcia de Arosan (Galizia).zumaia_zumaia2.JPG

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude