Beste txapelketa bat lortzeko aukera

Jubenil mailako emakumezkoen batela azkarrena da. Gaur ere erakutsi dute arraunlariek hala dela. Espainiako txapelketako sailkatze estropadan, denborarik onena egin dute zumaiarrek (9.55,22). Bi txandatan banatu dituzte zortzi batelak, eta kolore gorria nagusitu da.Biharko finalean, txapelketa irabazteko lehian, beste lau ontzi hauek ere ariko dira: Chapela, Vilaxoan, Robaleira eta Amegrove . Gaurko denborak ez dira kontuan hartuko bihar, baina erreferentziak izate aldera, hauek izan dira gaurko aldeak: Chapelari lau segundo atera dizkio Zumaiak gaur; Vilaxoani hamabost; Robaleirari hogei; eta Amegroveri hogeita bat.Bihar, 10:00etan hasiko dira finalak. Ferrolen (Galizia) da txapelketa.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude