Espainiako txapelketa ere bai

Irabazi dute. Berriz. Bateletako Espainiako txapelketan ere onenak izan dira emakumezkoak, jubenil mailan. Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa, eta Euskadiko txapelketa irabazi ondoren, azkeneko lehiaketa ere bereganatu egin dute. Ferrolen (Galizia), atzetik izan dituzte Robaleira eta Chapela. Euskal Herriko ordezkaritza osoaren artean, zumaiarrek bakarrik lortu dute garaipena, maila guztiak kontuan izanda.

Hasiera ia perfektua

Ondo hasi dira Zumaiako arraunlariak trainerillen Gipuzkoako ligan. Senior gizonezkoetan, bigarren izan da herriko ontzia, eta gutxi behar izan du irabazteko, Hondarribiak 37 ehuneneko bakarrik atera dizkiolako. Zarautz izan da hirugarren, 2 segundora, San Pedro laugarren 5era, eta Orio bosgarren 7ra.Maila berean, baina Federazio sarian, Zumaia Bk irabazi egin du. Erraz asko, gainera. Zarautz Dri […]