Hasiera ia perfektua

Ondo hasi dira Zumaiako arraunlariak trainerillen Gipuzkoako ligan. Senior gizonezkoetan, bigarren izan da herriko ontzia, eta gutxi behar izan du irabazteko, Hondarribiak 37 ehuneneko bakarrik atera dizkiolako. Zarautz izan da hirugarren, 2 segundora, San Pedro laugarren 5era, eta Orio bosgarren 7ra.Maila berean, baina Federazio sarian, Zumaia Bk irabazi egin du. Erraz asko, gainera. Zarautz Dri 24 segundo atera dizkio. San Juan B izan da hirugarren, 37 segundora. Zumaiako ontzi mixtoa (jubenilak eta seniorrak nahasian) laugarren sailkatu da, 57 segundora, eta Zarautz C bosgarren, 1’09″ra. Zumaia C izan da seigarren, 1’12″ra.Emakumezkoetan, seniorretan, bigarren izan dira zumaiarrak. Getariak 34 segundo atera dizkie. Hirugarren San Juan A sailkatu da, 48 segundora. Laugarren Hibaikak egin du, 56ra, bosgarren Getaria Bk, 1’14″ra, eta seigarren Oriok, 1’16″ra.Bigarren estropada datorren zapatuan izango da, Donostian, 11:00etan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude