Lau batel Euskadiko txapelketara

Datozen larunbatean eta igandean jokatuko da batelen Euskadiko txapelketa. Sestaon lehiatuko dira arraunlariak, eta bertan hartuko dute parte Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzik. Emakumezkoetan, jubenilak eta seniorrak aterako dira, eta gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak. Etzi, 16:00etan hasiko da estropada, eta igandean, 11:00etan. Larunbatean, maila bakoitzean lau denbora onena egiten dutenak sailkatuko dira txapelketa irabazteko estropadara, […]

Gipuzkoako onenak

Zumaiak Gipuzkoako txapelketa irabazi du. Emakumezkoek lortu dute garaipena, jubeniletan. Oriori 22 segundo atera dizkiote, eta San Juani 39. Erraz irabazi dute.Pasai San Pedron jokatu da estropada. Beste hiru batelek ere aukera zuten txapelketa irabazteko, baina ezin izan dute. Emakumezkoetan, seniorretan, bigarren izan dira zumaiarrak; Getariak 7 segundo atera dizkie. Gizonezkoetan, kadeteetan, hirugarren izan da […]

Gipuzkoako txapelketa irabazteko faboritoen artean

Gaur eta bihar jokatuko da batelen Gipuzkoako txapelketa Pasai San Pedron. Gaur, 16:30ean hasita, sailkatze estropada izango da, eta bihar, finalak, 10:30ean. Zumaiako arraunlariek aukerak dituzte txapelketaren bat edo beste irabazteko. Ligako emaitzak aintzat hartuta, emakumezkoak faboritoak dira, eta gizonezkoetan, senior mailan ere ez dira urruti ibiliko lehen postutik. Beste lau batel ere aterako ditu […]