Trainerilletako beste bi estropada asteburuan

Aurrera doa Gipuzkoako trainerilla liga, eta asteburuan bi estropada gehiago jokatuko dira: laugarren eta bosgarren jardunaldiak, hain zuzen. Zapatuan, Pasai Donibanen ariko dira, 16:00etan, eta igandean, Hondarribian, 11:00etan. Sei trainerilla joango dira Zumaiatik, aurreko asteburuan bezala.Ligan, emakumezkoetan, saiatuko dira getariarren nagusitasuna puskatzen, estropada denak irabazi baitituzte orain arte. Gizonezkoetan, ligan, Zumaia Ak goi-goiko postuetan segitu […]

Eman da San Telmo zozketako saria

Azaldu da San Telmo zozketaren irabazlea. Vicente Royo ‘Riojanua’ da bigarren zenbaki saridunaren jabea, aurreneko zenbakiaren jabea ez baita azaldu. Hortaz, bigarrenari eman zaio saria, eta zumaiar ezagunak zeukan 16.794 zenbakia. Gaur bertan jaso du saria Xirula dendan. Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ presidenteak eman dio irabazitakoa, argazkian ikusten den bezala.