Arrauna telebistaz beste modu batean emititzeko proba egingo dute gaur Getarian, eta han izango da Telmo Deun

Gaur Getarian, 18:30etik aurrera, G93 telekomunikazio enpresak eta EITBk  emisio probak egingo dituzte. Eta han izango da Telmo Deun trainerua. Getariak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak bi luzeko estropada simulatuko dute. Estropada balitz bezala ariko dira, eta estropadaren emisioaz gain, elkarrizketakk, bandera ematea eta beste zenbait gauza probatuko dira. Estropada eremua behar bezala jartzeaz Getariako Arraun Elkartea arduratuko da. Lau taldeek tripulazio antzekoak aterako dituzte indar aldetik, proba ahalik eta ondoen egiteko. Orain helikopteroz ematen diren irudiak GPS bidez hartutakoekin ordezkatuko dituzte gaur. Seinale analogikoa seinale digitala bihurtzen da horrela, eta emisio gastuak asko gutxitzen dira, helikopteroaren beharrik ez dagoelako. Proba hau KAE ligarako da, eta gastuak asko gutxitzen badira ere, Kantauriko Arraun Elkartea babesle bila dabil, gastuei aurre egiteko. Gaurko proba guztiak KAEren web orrian zuzenean ikus daitezen saiatuko dira; hauxe da web orria: www. www.liga-arc.com/eu.ITURRIAK: www.estropa.net eta www.impulsofijo.com

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude