Emakumezkoen garaipen handia

Handia egin dute gaur emakumezkoek, Gipuzkoako Trainerilla Ligan, Getaria A ahalguztidunari irabazi dietelako. Zumaia A hobea izan da Orion, eta 11 segundoko tartea atera dio orain arte estropada guztiak irabazita zegoen ontziari. Zumaiarrek 14.13,76 egin dute. Zumaia B bosgarren sailkatu da, minutu 1 eta 13 segundora.Ez da garaipen bakarra izan. Federazio Sarian, gizonezkoetan, berriz ere onenak izan dira zumaiarrak (12.48,83). San Pedro B izan da bigarren, 9 segundora, eta San Juan B eta Orio B sailkatu dira gero, 11 segundora. Zumaiarrek estropada guztiak irabazi dituzte, bat izan ezik. Zumaia mixtoa hamabigarren izan da (13.50,17), eta Zumaia C hamahirugarren (14.05,86).Ligan, Zumaia bosgarren izan da. Oriok irabazi du (12.34,99), San Pedro 7 segundora gelditu da, Hondarribia 9ra, San Juan 10era eta Zumaia 13ra. Zarautzek 23 segundo galdu ditu oriotarrekiko.Bihar bukatuko da lehiaketa. Donostian da estropada, 11:00etan.Hemen denborak: http://estropa.net/berriak/archive/2010/05/estropadak/gipuzkoako-trainerilla-ligako-6-jardunaldia/gipuzkoako-trainerilla-ligako-6-jardunaldia-2010

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude