Federazio Saria irabazi du Zumaia Bk

Federazio Saria gaur amaitu da, itsaso zakarra etsai zela, eta Zumaia Bk irabazi du lehiaketa. Gaurko estropadan, Zumaia Bk hirugarren bukatu du (13.13,55). San Pedro Bk irabazi du (12.53,35), San Juan Bren aurretik (13.09,88). Zumaia mixtoa hamargarren izan da (14.19,87). Zumaia Ck lan ona egin du, orain arteko biribilena berdinduz. Lehiaketa hasi zenetik emaitza onena berdindu dute: bosgarren sailkatu dira (13.25,48); lehen jardunaldi puntuagarrian ere bosgarren izan ziren Donostian.Ligako azkenaurreko estropada izan da gaurkoa, eta emakumezkoetan, hirugarren izan da Zumaia A, Getaria A eta San Juan A aurretik zituela. Ezin izan dute atzoko lan ona berdindu. Getariarrek 32 segundo atera dizkiete, eta sanjuandarrek 11.Ligan, gizonezkoetan, Zumaia bosgarren postuan sailkatu da (12.39,04). Oriok irabazi du (12.19,80), Hondarribia izan da bigarren 2 segundora, San Juan hirugarren 10era, San Pedro bosgarren 18ra. Zarautzek seigarren bukatu du, eta zumaiarrek 2 segundo atera dizkiote.Datorren zapatuan bukatuko da Liga, Mutrikun. Gipuzkoako Txapelketako finaletara sailkatzeko estropadak jokatuko dira, eta Ligako puntuak ere banatuko dira. Igandean jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako finalak.zumaia-b-azken-estropan.jpgzumaia-b-azken-estro.jpg

0 Responses to “Federazio Saria irabazi du Zumaia Bk”


  • No Comments

Leave a Reply