Trainerilla ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa, bihar eta etzi

Bihar bukatuko da Gipuzkoako Trainerilla liga, eta igandean jokatuko da herrialdeko txapelketa. Mutrikun jokatuko dira bi estropadak. Bihar arratsaldean, ligako azken jardunaldia izango da, eta aldi berean, etziko txapelketako finaletara sailkatzeko balioko du estropadak. Hantxe izango dira zumaiarrak, emakumezkoak eta gizonezkoak. Ontzi bana izango dute uretan. Bihar 16:30ean hasiko da lehia, eta etzi 11:30ean.Aukerak aztertzen […]