Trainerilla ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa, bihar eta etzi

Bihar bukatuko da Gipuzkoako Trainerilla liga, eta igandean jokatuko da herrialdeko txapelketa. Mutrikun jokatuko dira bi estropadak. Bihar arratsaldean, ligako azken jardunaldia izango da, eta aldi berean, etziko txapelketako finaletara sailkatzeko balioko du estropadak. Hantxe izango dira zumaiarrak, emakumezkoak eta gizonezkoak. Ontzi bana izango dute uretan. Bihar 16:30ean hasiko da lehia, eta etzi 11:30ean.Aukerak aztertzen hasita, emakumezkoek aurkari gogorra izango dute: Getaria. Liga osoan behin izan dira aurretik zumaiarrak, eta beste estropada denak getariarrek irabazi dituzte. Txapelketako finalera sailkatzeko arazorik ez lukete izan behar zumaiarrek.Gizonezkoetan, estuagoa da lehia. Txapelketara begira, San Pedro, Orio eta Hondarribia dira faboritoak, eta finalean behar lukete, gauzak ondo direla. Finalean izango den laugarren ontzia hauetakoren batek izango behar luke: Zumaia, Zarautz edo San Juan. Finalean izatea da zumaiarren helburua.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude