Bi ontziak Gipuzkoako Txapelketako finalera

Emaitza onak lortu dituzte zumaiarrek gaur, Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldian. Emakumezkoak eta gizonezkoak biharko finaletan aritzeko sailkatu dira. Mutrikun lehiatu dira gaur, eta emakumeek hirugarren egin dute (15.57,07), Getaria (15.40,64) eta San Juanen atzetik (15.44,25). Tolosaldeak ere finalean jardungo du gaur. Gizonezkoetan,  laugarren egin dute zumaiarrek (13.50,76), Orio (13.34,19), San Pedro (13.39, 36) eta Hondarribiaren atzetik […]