Erronken estropadak

Bihar eta etzi Euskadiko trainerilla Txapelketa jokatuko da Getarian (Gipuzkoa). Bi estropadak 17:00etan dira. Hantxe izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi: emakumezkoena eta gizonezkoena, senior mailan biak.Bihar sailkatze estropada izango da. Maila guztietan, biharko lau onenak sailkatuko dira etziko finaletara. Gure arraunlarientzat erronken asteburua izango da. Emakumezkoek ez lukete arazo handirik izan behar etzirako […]