Erronken estropadak

Bihar eta etzi Euskadiko trainerilla Txapelketa jokatuko da Getarian (Gipuzkoa). Bi estropadak 17:00etan dira. Hantxe izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi: emakumezkoena eta gizonezkoena, senior mailan biak.Bihar sailkatze estropada izango da. Maila guztietan, biharko lau onenak sailkatuko dira etziko finaletara. Gure arraunlarientzat erronken asteburua izango da. Emakumezkoek ez lukete arazo handirik izan behar etzirako sailkatzeko, baina erronka etzi daukate. Getariarrak oso indartsuak direla erakutsi dute, eta horra erronka: gai izango ote dira zumaiarrak aurrea hartzeko? Kaikuren maila nolakoa den ere ikusteko dago. Bizkaian, Arkote eta Kaiku soilik lehiatu dira, eta Sestaokoek aise menderatu dituzte Plentziakoak.Gizonezkoetan, bihar dute erronka. Oso maila oneko taldeak lehiatuko dira. Gipuzkoan zer dagoen jakina da, eta Bizkaitik Kaiku ahalguztiduna eta Bemeo datoz, Liga oso erraz irabazi duen taldea. Gipuzkoarren artean, Orio, San Pedro, Hondarribia, San Juan eta Zumaia ondo ibili dira orain arte. Denek daukate finaletan sartzeko aukera, baina laurentzako lekua bakarrik dago. Horra erronka: sartuko al dira gureak lau onenetan bihar?Dudarik gabe, oso erakargarriak dira biharko eta etziko estropadak arraun zaleentzat.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude