Zumaia A eta Zumaia B, bihar Mutrikuko estropadan

Gero eta gertuago dago traineruen ligen hasiera, eta denboraldi-aurrean leku berezia hartu duen Mutrikuko estropada jokatuko da bihar. Han izango dira Zumaia A eta Zumaia B. 17:00etan hasiko da, eta lau txandatan banatu dituzte 19 ontziak. Aurrenekoan, hamar lehiatuko dira, binaka eta erlojuaren aurka. Hor izango da Zumaia B, Ondarroarekin lehian. Gainerako bederatzi traineruak hirunaka […]