Zumaia A eta Zumaia B, bihar Mutrikuko estropadan

Gero eta gertuago dago traineruen ligen hasiera, eta denboraldi-aurrean leku berezia hartu duen Mutrikuko estropada jokatuko da bihar. Han izango dira Zumaia A eta Zumaia B. 17:00etan hasiko da, eta lau txandatan banatu dituzte 19 ontziak. Aurrenekoan, hamar lehiatuko dira, binaka eta erlojuaren aurka. Hor izango da Zumaia B, Ondarroarekin lehian. Gainerako bederatzi traineruak hirunaka botako dituzte, ohiko moldean (erlojuaren aurka ez). Zumaia Aren aurkariak Hondarribia eta San Pedro izango dira.Hemen biharko txandak: http://www.kirolak.net/eu/detalle_noticia.asp?volver=1&id=287&deporte=todos&iddeporte=remo

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude