KAE 2 Liga bihar hasiko da, Zumaia B bertan dela

Bihar emango zaio hasiera ofiziala traineru denboraldiari. KAE 2 Ligako aurreneko estropada jokatuko da, Luancon (Espainia). 12:30ean hasiko da, eta Ligako 16 ontziak erlojuaren aurka lehiatuko dira, binaka. Han izango da Zumaia B. 19 estropadak osatzen dute Liga, igoera-jaitsierako biak barne direla. Ligako irabazlea zuzenean igoko da KAE 1era, eta bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute igoera-jaitsiera kanporaketa KAE 1eko azken bi sailkatuen kontra. Inork ez du maila galtzen KAE 2an.Zumaiarren lana harrobia indartzea da. Goiko traineruan aritzeko oraindik egin gabe dauden  arraunlariei aukera eman nahi zaie, egiten joan daitezen. Horretarako, ez da hoberik estropadetan parte hartzea baino. Oraingo lanak gero fruituak ematen ditu, eta  Zumaia Bko arraunlariak izango dira laster goiko ontzian ariko direnak. Entrenatzaile lanetan Joxe Enrike Manterola ariko da.Liga hau Zumaian izango da, uztailaren 31n jokatuko baita herriko estropada, Ligako bederatzigarren jardunaldia. 12:00etan hasiko da, ohiko eremuan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude