Emakumezkoek estropada garrantzitsua dute bihar

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruak uretan izango dira bihar eta etzi. Bihar, larunbata, emakumezkoek Gipuzkoako Ligako lehen estropada daukate, 18:30ak inguruan hasita. Beste zerbait ere izango dute jokoan: Euskotren Ligarako sailkatzea; horretarako, bi aukera dituzte: irabazi, edo bestela, aurrenekoak baino 25 segundo gehiago ez egin, baina bigarren edo hirugarren postuan sartuz. Izan ere, gehienez, huru klubek ordezkatuko dute Gipuzkoa Euskotren Ligan. Biharko aurkariak hauek dira: Getaria-Tolosa, Hondarribia, Orio eta San Juan. Zumaia Ak ere bihar du estropada. Orion ariko da, denboraldi-aurreko test batean. 17:00etan hasiko da. Zumaia Bk, aldiz, igandean dauka estropada. Mundakan jardungo du, KAE 2 Ligako bigarren estropadan. 11:30ean da. Hirugarren txandan aterako da, Mundaka, Castro B eta Getariarekin batera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude