Zumaia B bigarren

Lan bikaina egin dute zumaiarrek gaur Mundakan. KAE 2 ligako bigarren estropadan, bigarren sailkatu dira. Getariak irabazi du, 10 segundoko aldearekin, eta hirugarren Donostiarra sartu da, 19 segundora. Txanda berean aritu dira Zumaia B eta Getaria.Aurreko asteburuan, lehen jardunaldian, zortzigarren izan ziren Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak, eta gaur asko hobetu dute orduko lana.Sailkapen nagusian, laugarren daude, 24 puntuz. Getaria da lehenen, 26rekin, Santoñak ere beste horrenbeste dauzka, Ondarroak 25 ditu. Bosgarren Mundaka da, 23rekin.Datorren igandean hirugarren jardunaldia jokatuko dute, Donibane Lohizunen (Lapurdi), 11:30ean. Azkeneko txandan aterako dira zumaiarrak, Getaria, Santoña eta Ondarroarekin.Gaurko denborak eta Ligako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultadoskae2-mundaka.jpg Zumaia B, gaur, Mundakan. Argazkilaria: Klausser.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude