Zumaia A seigarren eta Zumaia B hamazazpigarren Mutrikun

Denboraldi-aurreko traineru estropada jokatu da gaur Mutrikun. Zumaia A seigarren izan da, eta Zumaia B hamazazpigarren.Bermeok irabazi du, eta bigarren San Juan izan da; gero, Orio, Hondarribia eta Kaiku sartu dira.Zumaia Ak bigarren egin du txandan, Hondarribiaren atzetik eta San Pedroren aurretik.Hemen denborak: http://estropa.net/estropadak/mutrikuko-xi-ikurrina/mutrikuko-xi-ikurrina-2010

Zumaia A eta Zumaia B, bihar Mutrikuko estropadan

Gero eta gertuago dago traineruen ligen hasiera, eta denboraldi-aurrean leku berezia hartu duen Mutrikuko estropada jokatuko da bihar. Han izango dira Zumaia A eta Zumaia B. 17:00etan hasiko da, eta lau txandatan banatu dituzte 19 ontziak. Aurrenekoan, hamar lehiatuko dira, binaka eta erlojuaren aurka. Hor izango da Zumaia B, Ondarroarekin lehian. Gainerako bederatzi traineruak hirunaka […]