Lana beltz egin beharko da

Hasi da San Miguel Liga, eta Zumaiak azken-aurreko egin du. Bilbon jokatu dute lehen estropada, erlojuaren aurka. Lehen txandan jardun dute zumaiarrek, eta beste hirurek denbora hobea egin dute: San Juanek, Tiranek eta Astillerok. Geroko beste bi txandako ontzien aldean, Zarautzek egin du Zumaiak baino denbora okerragoa.Ezusteak ere izan dira gaur. San Juanek hirugarren egitea, kasu. Baina zumaiarren borroka berean den San Pedro zortzigarren izatea inork ez zuen espero. Ez jaisteko kanporaketa saihesteko aurkari zuzenak 13 segundo aurretik bukatu du. Garbi dagosekulako lana egin beharko dela aurten mailari eusteko. Dena dela, hau hasi besterik ez da egin, eta ibaian aritzeko ez da ontzi indartsuena zumaiarrena. Oriok irabazi du estropada.Bihar, itsasoan jardungo dute, Donostian, 12:00etan. Gaurko sailkapena hartuko da aintzat txandak osatzeko (Zarauzko estropada arte larunbateko emaitzek zehaztuko dituzte igandeko emaitzak), eta Zumaia aurrenekoan aterako da, Zarautz, Astillero eta Hondarribiarekin.Hemen, gaurko denborak eta sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258408

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude