KAE 2 Ligak hirugarren estropada du gaur, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Han izango da Zumaia B. 11:30ean hasiko da lehia. Zumaiarrek aurreko asteburuko lan ona berriz egitea dute helburu, bigarren izan baitziren Mundakan. Txanda nagusian aterako dira, Ondarroa, Santoña eta Getariarekin batera.