Zumaia A azken-aurreko gaur ere

Atzoko emaitza bera egin du Zumaia Ak San Miguel Ligako bigarren estropadan. Donostian, itsasoa nahasia zela, ez du uste zena eman, eta azken-aurreko izan da. Lehen txandan jardun du Telmo Deunek, eta hirugarren egin du, Astillero eta Hondarribia aurretik zituela, eta Zarautz atzetik. Banderaren lehian ere, atzoko emaitza bera izan da: Orio onena.Sailkapen nagusian, azken-aurreko […]

Zumaia B laugarren, dotore

Gaur ere lan ona egin du Zumaia Bk. KAE 2ko hirugarren estropada jokatu da Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta laugarren izan dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak. Goian jarraitzen dute, onenen artean, joan zen astean bigarren egin eta gero.Azken txandan atera da ontzi gorria, eta hirugarren bukatu du, Getaria eta Ondarroaren atzetik. Santoña utzi du atzean. Estropada […]