Zumaia B laugarren, dotore

Gaur ere lan ona egin du Zumaia Bk. KAE 2ko hirugarren estropada jokatu da Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta laugarren izan dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak. Goian jarraitzen dute, onenen artean, joan zen astean bigarren egin eta gero.Azken txandan atera da ontzi gorria, eta hirugarren bukatu du, Getaria eta Ondarroaren atzetik. Santoña utzi du atzean. Estropada Portugaletek irabazi du, azken-aurreko txandan arraun eginez.Manterolak honela aztertu du gaurkoa: ” Guretzat handia da laugarren izatea. Gauzak ondo egiten baditugu, hor ibiliko gara. Gaurkoa garrantzitsua izan da, aurreko asteko bigarren postua kasualitatea ez zela izan erakutsi dugu. Orduan, eguraldiak lagundu egin zigun, baina gaur, denak joan gara baldintza berdinetan, eta goian bukatu dugu. Oso gustura gaude”.Datorren zapatuan, Getxoko estropada jokatuko da, Ligako laugarrena, eta igandean, bosgarrena, Pasai San Pedron.zumaia-b-donib-lohizunen.jpgZumaia B, ziaboga ematen, gaur, Donibane Lohizunen. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude