Zumaia azken-aurreko gaur ere

San Miguel Ligako hirugarren jardunaldiak ez du berrikuntzarik ekarri Zumaiara. Gaur ere azken-aurreko izan da, Pedreñan (Espainia). Lehen txandan jardun du, eta aurretik sartu zaizkio Kaiku eta Tiran;  Zarautz utzi du atzean, baina lehen bi estropadetan baino gertuago egon dira zarauztarrak. Dena dela, aurreko asteburuan baino hobeto egin dute arraunean, nahiz eta azken luzean ordura arteko lana ilundu.Urdaibaik irabazi du, San Juanen eta Pedreñaren aurretik.Sailkapen nagusian, Zumaia azken-aurreko da, ez jaisteko kanporaketa jokatzeko postuan dago, eta libratzen den lehendabizikoa Hondarribia da; zumaiarrek baino bederatzi puntu gehiago dauzka, Tiranek bezala.Bihar, Portugaleten da laugarren jardunaldia, 12:00etan. Kale zozketak eragin handia izango du.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258820Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude