Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan

Zumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. Aurreko estropadetan atzean ibili direnak aurrean sailkatu dira gaur, eta horrek adierazten du ez dela estropada normala izan. Portugaletek bakarrik lortu du goian jarraitzea. Beste datu bat: Getaria hamabigarren izan da.Sailkapen nagusian, Zumaia Bk atzera egin du, eta bosgarren da orain.Bihar, bosgarren estropada edukiko dute, Pasai San Pedron, 12:00etan.Gaurko sailkapena:  http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-banderaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-banderakae-2-getxo1.jpgkae2-getxo-2.jpgZumaia B gaurko estropadan. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude