Azaldu da Zumaia

Laugarren estropadan agertu da Zumaia. Beren maila eman du gaur, eta Portugaleten, San Miguel Ligako laugarren estropadan, zazpigarren egin du. Urruti utzi du aurreko hiru jardunaldietako azken-aurreko postua.Lehen txandan atera da, eta Hondarribiak soilik menderatu du. San Pedro eta Zarautz baino askoz hobea izan da Telmo Deun. Beste bi txandetako zenbait ontzik ere Zumaiak baino denbora eskasagoa egin dute, eta zazpigarren postua oso ona da. Arraunlariei konfiantza hartzeko balioko die, eta lanean jarraitzeko indarra ere emango die. Datu bat: hamabi ontzien artean, Zumaia izan da azkarrena lehen luzean.Sailkapen nagusian, azken-aurreko jarraitzen du Zumaiak, baina handitu egin du Zarautz azkenarekiko aldea (zortzi puntukoa da orain), eta gertuago dauka aurrekoa, San Pedro (bederatzi puntura).Luxia pozik da gaurko lanarekin: “Gu izan gara gaur. Estropada osoan egin dugu txukun arraunean, eta ur faltagatik izan ez bazen, bueltako luzeetan ere hobeto ibiliko ginatekeen, korronteak baliatuko genituelako”.Gaurko sailkapena:  http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258872Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude