Trena hartzear

Oso lan ona egin du Zumaiak Euskotren Ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Gaur atzo baino hobeto ibili da, gainera. Atzo hamar segundo atzetik sartu zen, eta gaur sei atzetik. Ziabogan, aurretik ziren Joseba Urbietaren arraunlariak, segundo bat azkarrago. Bigarren luzean baina, galiziarrak hobeto moldatu dira, eta aurrea hartu diete zumaiarrei.Aurreko […]

Zumaia B, hirugarren

KAE 2 Ligako zazpigarren estropada jokatu da Pasaian, eta Zumaia B hirugarren sailkatu da, Santoña eta Colindresen atzetik. Atzoko bosgarren postua hobetu du, hortaz, Kike Manterolaren koadrillak.Ligako sailkapenean goranzko jauzia egin dute, eta orain hirugarren dira. Liga oraintxe bukatuko balitz, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, bigarrenak eta hirugarrenak izango baitute aukera. Ligako garailea zuzenean […]

Ilunduz argitu

Jokatu dira San Miguel Ligako Galiziako bi estropadak, eta Zumaiari argitu zaizkio kontuak. Sailkapeneko azken-aurreko postutik gora egitea ia ezinezkoa izango zaio, eta egoera ilundu egin da. Handiren bat gertatzen ez bada, ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko du irailean.Atzo hamaikagarren egin zuen, eta gaur hamargarren. Duela astebete tartea jan zion aurrekoari, San Pedrori, eta bederatzi […]