Gipuzkoako txapeldun!

Sekulakoa egin dute Zumaia Kiroljokoa ontziko arraunlariek Donostian. Balentria. Gipuzkoak txapeldun dira. Emakumezkoak traineruetan lehiatzen direnetik, hauxe da aurreneko bandera Zumaiarentzat (lehen urtean irabazi zituen hainbat, baina getariarrekin bat eginda, Zumaia-Getaria izenarekin). Gaurkoa berezia da, hortaz. Getaria-Tolosa zen faboritoa, baina aise menderatu dituzte zumaiarrek. Hasieratik joan dira buruan, eta azkenean, 30 segundoko aldea egon da. […]

Zumaia laugarren Gipuzkoko Txapelketan

Lau onenen artean sailkatu da Zumaia Gipuzkoako Txapelketan. Laugarren izan da Donostiako estropadan. Erlojuaren aurka jokatu behar izan dute, balizekin arazoak izan direlako eguraldiaren eraginez. Hondarribiak irabazi du, San Juan izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Hiru ontzi horiek eta Zumaia izango dira Gipuzkoako ordezkariak , Euskadiko Txapelketan, datorren asteazkenean, Zierbenan. Bizkaitik Kaiku (txapelduna), Urdaibai, Zierbena eta […]

Zumaia Gipuzkoako Txapelketan, gaur

18:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, Donostian. Aurrena, emakumezkoak lehiatuko dira, lau luzetara. Lehen txandan Oriok eta Hondarribiak jokatuko dute, eta bigarrenean, Zumaiak, Getaria-Tolosak eta San Juanek.Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Hiru txandetan banatuta, hamar traineruk izango dute lehia. Aurrenekoan, Trintxerpe, Getaria eta Hibaika ariko dira; bigarrenean, Zumaia, Zarautz eta Donostiarra; eta hirugarrenean, Orio, San Juan, […]