Eta loterian sari nagusia tokatzen bada?

Zortzigarren estropada du KAE 2 Ligak igandean. Santanderren, 12:00etan. Hantxe izango da Zumaia B, sailkapen nagusiko postu bikainari eusteko asmoz, eta aukera badu, hobetzeko intentzioz. Lan ona egiteko, ordea, kale zozketak aldekoa izan beharko du, eremua zeharo baldarra delako. Sekulako aldea egoten da kale batetik bestera, eta hori gutxi ez, eta bertako ontzien jabeek estropada […]

Beste helburu batzuekin

San Miguel Ligako beste bi estropada jokatuko dira asteburuan, biak Pasaian: bihar Pasai Donibanen (17:30ean), eta etzi, Pasai San Pedron (12:00etan).  Han izango da Zumaia. Joan zen asteko emaitzen eraginez, oso zaila dauka jaitsierako kanporaketa saihestea, eta estropada horietan jarri du arreta. Hala ere, Ligako lehiak garrantzitsuak dira zumaiarrentzat, lehiatzeko sena ez galtzea funtsezkoa baita. […]