Maila eman du

Bosgarren izan da Zumaia Euskadiko Txapelketan, gaur, Zierbenan. Berez, seigarren bukatu du, baina Urdaibai kaleratu dutenez epaileek, postu bat irabazi du Telmo Deunek. Baina postua gorabehera, emandako itxura ona izan da, eta horrek balio du orain. Lehen txandan aritu da, eta bigarren izan da, Orioren atzetik; Zierbena eta Isuntza utzi ditu atzean, KAE 1 Ligakoak. […]

Bazkideei kamixeta gorria opari

Etzi, ostiralean, Zumaiako Arraun Elkarteko bazkideei kamixeta gorri bana oparituko die Arraun Elkarteak. Kalari Tabernaren inguruan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bazkide-txartela dutenek erakutsi egin beharko dute; txartelaren jabeak ezin badu azaldu, besteren batek hartu ahal izango du bere izenean, baina betiere txartela erakutsiz. Dena dela, zenbait bazkidek oraindik ez dute jaso txartela etxean, baina horiek ere […]