Bazkideei kamixeta gorria opari

Etzi, ostiralean, Zumaiako Arraun Elkarteko bazkideei kamixeta gorri bana oparituko die Arraun Elkarteak. Kalari Tabernaren inguruan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bazkide-txartela dutenek erakutsi egin beharko dute; txartelaren jabeak ezin badu azaldu, besteren batek hartu ahal izango du bere izenean, baina betiere txartela erakutsiz. Dena dela, zenbait bazkidek oraindik ez dute jaso txartela etxean, baina horiek ere izango dute kamixeta, bazkideen zerrendan agertzen baitira.  Asteburuan, Zumaia gorriz jantzi behar dugu denon artean.Kamixetak banatzeaz gain, bazkide egiteko aukera ere egongo da, bete beharreko orria bertan hartzeko aukera egongo baita. Aukera ederra da arrauna bultzatzeko, arraunlariei laguntzeko eta klubeko partaide izateko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude