Maila eman du

Bosgarren izan da Zumaia Euskadiko Txapelketan, gaur, Zierbenan. Berez, seigarren bukatu du, baina Urdaibai kaleratu dutenez epaileek, postu bat irabazi du Telmo Deunek. Baina postua gorabehera, emandako itxura ona izan da, eta horrek balio du orain. Lehen txandan aritu da, eta bigarren izan da, Orioren atzetik; Zierbena eta Isuntza utzi ditu atzean, KAE 1 Ligakoak. Kaikuk irabazi du Txapelketa, oso erraz; bigarren Orio izan da, eta hirugarren, Hondarribia.Luxia pozik da arraunlarien lanarekin: “Gure maila eman dugu, nahiz eta bueltako luzeetan etortzeko kale ona ez eduki. Baina ondo ibili gara. Garbi dugu San Miguel Ligatik  ez jaisteko kanporaketa jokatuko dugula, eta balizko bi aurkari izan daitezkeenak, Zierbena eta Isuntza atzean utzi ditugu. Bi talde horiek onenak atera dituzte, eta gustura gaude gure lanarekin. Gainera, Zierbenak talde onena atera du, propioen muga kontuan hartu gabe (kanporaketan errespetatu egin behar da muga), eta hala ere, aurretik izan gara. Gustura gaude, bai”Gaurko denborak: http://estropa.net/berriak/archive/2010/07/28/kaiku-euskadiko-txapelduna

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude