Zumaia laugarren Gipuzkoko Txapelketan

Lau onenen artean sailkatu da Zumaia Gipuzkoako Txapelketan. Laugarren izan da Donostiako estropadan. Erlojuaren aurka jokatu behar izan dute, balizekin arazoak izan direlako eguraldiaren eraginez. Hondarribiak irabazi du, San Juan izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Hiru ontzi horiek eta Zumaia izango dira Gipuzkoako ordezkariak , Euskadiko Txapelketan, datorren asteazkenean, Zierbenan. Bizkaitik Kaiku (txapelduna), Urdaibai, Zierbena eta […]

Zumaia Gipuzkoako Txapelketan, gaur

18:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, Donostian. Aurrena, emakumezkoak lehiatuko dira, lau luzetara. Lehen txandan Oriok eta Hondarribiak jokatuko dute, eta bigarrenean, Zumaiak, Getaria-Tolosak eta San Juanek.Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Hiru txandetan banatuta, hamar traineruk izango dute lehia. Aurrenekoan, Trintxerpe, Getaria eta Hibaika ariko dira; bigarrenean, Zumaia, Zarautz eta Donostiarra; eta hirugarrenean, Orio, San Juan, […]

Trena hartzear

Oso lan ona egin du Zumaiak Euskotren Ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Gaur atzo baino hobeto ibili da, gainera. Atzo hamar segundo atzetik sartu zen, eta gaur sei atzetik. Ziabogan, aurretik ziren Joseba Urbietaren arraunlariak, segundo bat azkarrago. Bigarren luzean baina, galiziarrak hobeto moldatu dira, eta aurrea hartu diete zumaiarrei.Aurreko […]

Zumaia B, hirugarren

KAE 2 Ligako zazpigarren estropada jokatu da Pasaian, eta Zumaia B hirugarren sailkatu da, Santoña eta Colindresen atzetik. Atzoko bosgarren postua hobetu du, hortaz, Kike Manterolaren koadrillak.Ligako sailkapenean goranzko jauzia egin dute, eta orain hirugarren dira. Liga oraintxe bukatuko balitz, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, bigarrenak eta hirugarrenak izango baitute aukera. Ligako garailea zuzenean […]

Ilunduz argitu

Jokatu dira San Miguel Ligako Galiziako bi estropadak, eta Zumaiari argitu zaizkio kontuak. Sailkapeneko azken-aurreko postutik gora egitea ia ezinezkoa izango zaio, eta egoera ilundu egin da. Handiren bat gertatzen ez bada, ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko du irailean.Atzo hamaikagarren egin zuen, eta gaur hamargarren. Duela astebete tartea jan zion aurrekoari, San Pedrori, eta bederatzi […]

Euskotren Ligan, ilusio betez

Bi ordezkari izango ditu Zumaiak Galizian. Emakumezkoak ere bertan izango dira. Euskotren Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte, eta zumaiarrek ordezkatuko dute Gipuzkoa oraingoan; aurreko asteburuan Getaria-Tolosa aritu zen.Joan zen asteburuan, Getaria-Tolosa izan zen indartsuena, eta Galiziak ez zuen iazko maila ona eman. Bizkaia, eta batez ere, Kantabria koska batzuk beherago daude. Zumaiarrak ilusioz […]

Galiziara, aldea jatera

San Miguel Liga Galizian izango da bihar eta etzi. Moañan jokatuko dira bi estropadak. Zumaia joan zen igandeko lan onak emandako konfiantzarekin da bertan, eta helburu bakarra dauka: sailkapenean aurrean duen San Pedrori aldea kentzen segitzea; orain, 9 puntukoa da. Bihar, lehen txandan aterako dira bi ontziak, Zarautzekin eta Tiranekin batera. Joan zen igandean ikusi […]

Zumaia Bk onenen artean segitu nahi du

Bi estropada jokatuko ditu asteburuan: bihar Donostian, eta etzi, Pasaian. KAE 2 Ligako laugarren postuan da traineru gorria, eta lau onenen artean jarraitzea du helburu. Bihar, Donostian, 11:30en hasiko da lehia, eta zumaiarrak azkeneko txandan aterako dira, Portugalete, Getaria eta Mundakarekin batera.Etzi, 12:00etan da estropada, baina biharkoa ez bezala, erlojuaren aurka. Pasaiako badian jokatuko da.Ligako sailkapenean, […]

Kike Manterolaren bloga

Zumaia Bko entrenatzaileak, Kike Manterolak, www.impulsofijo.com arrauneko webgunean bloga ireki du, KAE 2 Ligari buruz jarduteko. Webgunearen kudeatzaileak galiziarrak dira, eta beraiek eskaini diote aukera Manterolari. Astean sarrera bat idatziko du. Hemen da aurrenekoa: http://www.impulsofijo.com/index.php?option=com_content&view=article&id=3672:rumbo-a-balizas-por-esmeralda-santos-12-07-2010&catid=160:columnistas

Inoiz baino hobeto (Mikel Olasagastiren zutabea BERRIAn)

Ez naiz larunbateko Urdaibairen estropadaz ari; ezta Astilleroren igandekoaz ere; ezta San Juanen ziabogez ere; ezta zumaiarron lehen luzeaz ere… Arraunlarion bizitzaz baizik, «inoiz baino hobeto» bizi baikara. Iñaki Mikeo TKEko gerentearen adierazpenak dira liga hasi aurretik Euskadi Irratian. Niri barregura ematen didate, kirol honetan kide ditudan gehienei bezala. Guk esaldiari buelta eman eta honakoa […]