Azaldu da Zumaia

Laugarren estropadan agertu da Zumaia. Beren maila eman du gaur, eta Portugaleten, San Miguel Ligako laugarren estropadan, zazpigarren egin du. Urruti utzi du aurreko hiru jardunaldietako azken-aurreko postua.Lehen txandan atera da, eta Hondarribiak soilik menderatu du. San Pedro eta Zarautz baino askoz hobea izan da Telmo Deun. Beste bi txandetako zenbait ontzik ere Zumaiak baino […]

Zumaia B zortzigarren, atzo bezala

Zumaia Bk atzoko emaitza bera egin du gaur, Pasai San Pedron: zortzigarren. KAE 2ko bosgarren estropada izan da. Santoñak irabazi du.Sailkapen nagusian, laugarren postura igo dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak.Entrenatzaileak balorazio ona egin du asteburuaz: “Arraunlari batzuk falta genituen, eta gustura gaude. Pena izan da gaur ezin izan dugula lehen bi luzeetako lan ederra biribildu. […]

Zumaia azken-aurreko gaur ere

San Miguel Ligako hirugarren jardunaldiak ez du berrikuntzarik ekarri Zumaiara. Gaur ere azken-aurreko izan da, Pedreñan (Espainia). Lehen txandan jardun du, eta aurretik sartu zaizkio Kaiku eta Tiran;  Zarautz utzi du atzean, baina lehen bi estropadetan baino gertuago egon dira zarauztarrak. Dena dela, aurreko asteburuan baino hobeto egin dute arraunean, nahiz eta azken luzean ordura […]

Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan

Zumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. […]

Ferrari horia (Mikel Olasagasti)

Mikel Olasagasti, Zumaiako arraunlaria, BERRIA egunkarian hasi da zutabea idazten. Asteartero argitaratzen dute, eta  ‘Palkaren babesean’ izena jarri dio zutabeari. Hau da asteartekoa:FERRARI HORIAAsteburu bat, bi estropada eta kolore bakarra: horia. Horixe utzi digu San Miguel ligaren hasierak. Asko harritu egingo ziren Mirotza ontziaren nagusitasunaz, baina ohituz joan daitezela. Esaerak dioen bezala, «behin ematen duenak bitan ematen […]

Zumaia A azken-aurreko gaur ere

Atzoko emaitza bera egin du Zumaia Ak San Miguel Ligako bigarren estropadan. Donostian, itsasoa nahasia zela, ez du uste zena eman, eta azken-aurreko izan da. Lehen txandan jardun du Telmo Deunek, eta hirugarren egin du, Astillero eta Hondarribia aurretik zituela, eta Zarautz atzetik. Banderaren lehian ere, atzoko emaitza bera izan da: Orio onena.Sailkapen nagusian, azken-aurreko […]

Zumaia B laugarren, dotore

Gaur ere lan ona egin du Zumaia Bk. KAE 2ko hirugarren estropada jokatu da Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta laugarren izan dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak. Goian jarraitzen dute, onenen artean, joan zen astean bigarren egin eta gero.Azken txandan atera da ontzi gorria, eta hirugarren bukatu du, Getaria eta Ondarroaren atzetik. Santoña utzi du atzean. Estropada […]

Lana beltz egin beharko da

Hasi da San Miguel Liga, eta Zumaiak azken-aurreko egin du. Bilbon jokatu dute lehen estropada, erlojuaren aurka. Lehen txandan jardun dute zumaiarrek, eta beste hirurek denbora hobea egin dute: San Juanek, Tiranek eta Astillerok. Geroko beste bi txandako ontzien aldean, Zarautzek egin du Zumaiak baino denbora okerragoa.Ezusteak ere izan dira gaur. San Juanek hirugarren egitea, […]